jueves, 20 de diciembre de 2012

Gabonak ekitaldiz beterik datoz! Gazte animatu!

Esan bezala, ekintza mordo bat genituen prestatuta gabon hauetarako eta hemen dauzkagu zuei eskaintzeko! Gabonak gorriz koloreztatuko ditugu! Hona hemen ekitaldi eta ekintza guztiak:

ABENDUAK 24 PUSKABILTZA!
- 10:00etan hasiera.
- Uitzi, Aldatz, Arruitz, Mugiro eta Baraibarren abestiz eta musikaz alaituta ibiliko gara.

ABENDUAK 27 DOKUMENTALA!
- 19:00etan, Plazaolako aretoan.
- "Tximeletak, etengabeko metamorfosia" dokumentala ikusgai.
- Gaztainak salgai!

ABENDUAK 29 EUSKAL SELEKZIOAREN PARTIDUA!
- Lekunberriko frontoi pareko autobus geltoki paretik irteera goizeko 11:00etan!




GAZTE ALTXA, HASI DA IRAULTZA!

miércoles, 12 de diciembre de 2012

Euskal selekzioa ikustera joateko autobusa antolatu dugu M.G.A.tik!

Abenduaren 29an, Mailope Gazte Asanbladatik autobusa antolatu dugu Donostiara joateko! Jakingo duzuen bezala, Euskal Herriko selekzioak jokatzeko du egun horretan Boliviaren kontra Anoetan. Autobusa eta partidurako sarrera 30€ izango lirateke. Erreserbatzeko deitu 699364704 (Aitor), 679922401 (Xabi) edo 638524340-ra (Leire), edo bidali mezu pribatu bat gure tuenti edo twitter kontura. Kontuan izan ABENDUAK 16 BITARTEKO EPEA SOILIK EGONGO DELA APUNTATZEKO. Autobusa Lekunberriko Frontoiko markesinatik aterako da goizeko 11:00etan eta Donostiatik partidua bukatzean itzuliko da. Hemen daukazue kartela:  

Logo berriaren nondik norakoak!

Eraberritzen goaz, eta bide horretan beste pausu bat eman dugu, gure logo edo irudi berria izango dena aukeratu dugu. Hau da esandako logoa:


Ikusten duzuen bezala, inguratzen gaituzten mendak aukeratu ditugu gure nortasunaren adierazgarri bezala. Gainera, izar gorria eta ukabila borrokaren zentzua dira, gazteentzako eta gizarte osoarentzako alternatibaren irudiak. Eta azkenik, okupazioaren zeinua ere gehitu diogu geure logoari, izan ere, gazte asanblada orok bere gaztetxea eduki behar du, hau da, alternatiba hori gauzateko espazio bat! Herri bat gaztetxe bat!

Gure herriak iraultzera goaz!

lunes, 10 de diciembre de 2012

Martxan dagoeneko!

Martxan daukagu dagoeneko gure proiektu komunikatiboa. Tuenti, twitter eta blog hau bera proektu horren zati dira. Laister emango dugu geure ekintzen berri! Gabonak ekitaldiz beteta datoz!


Mugi Hadi Gazte!